Teknologia albisteak

A ereduaren inguruan gezur asko egunotan

Erabiltzailearen aurpegia
Josu Sierra
2009-06-29 : 10:06

Hezkuntza sailburuak prometitu duen A ereduaren erreforma notizia zaharra da: orain dela 10 urte EA-ko sailburuak esperimentatu zuen gauza bera eta Celaá andreak galdera parlamentario bat luzatu zion Oliveriri horri buruz.

A ereduak ez duela hizkuntzak irakasteko balio 1989tik dakigu gutxienez. Orduan Rekalde jauna zen sailburua.

Baina 1999 urtean Eusko Alkartasunak probatu egin zuen A ereduaren erreforma 14 ikastetxetan eta oraingo Sailburuak ondotxo daki hori: berak egin zion Oliveriri galdera parlamentario bat aferari buruz. Ikus proba dokumentalak.

Ondorioak, danok dakigunez, ez dira oso onak izan: A ereduan ez da euskararik ikasten.

Beste kontu bat dago gainera: Ereduen dekretuak ez du baimentzen A ereduan ikasgai osoak euskaraz ematea.

Zoritxarrez oposizioko parlamentariek ez dakite ezertxo ere ez guzti honetaz.

Beraz, zertara jolasten ari gara?

Erantzun

Sartu