Rikardo Arregi kazetaritza sariak: Olatz Simon, Gorka Bereziartua, Kostaldeko Trena eta Ttipi Ttapa
Sari nagusia, 9.000 euroz hornitua:
- ETBko Txinako korrespontsalari, Olatz Simon. 2008ko ekainetik dago Pekingo korrespontsalian.
Kazetari gaztearentzako saria (27 urtetik beherakoentzat), 3.000 euroz hornitua:
- Gorka Bereziatua, Argiako kazetaria. Idazteko sena berezia duela nabarmendu du epaimahiak.
Epaimahairen sari berezia, 4.000 euroz hornitua:
- Euskadi Irratiko Kostaldeko Trena irratsaioari. Iñigo Martinek jaso du saria.
Sarietako ohorezko aipamen berezia (eurorik ez):
- Ttipi-Ttapa komunikazio taldeari.
Zorionak Nafarroako ekimen honii, bereziki telebistarekin bizi duten egoera kontuan hartuta, etena egin behar izan baitute emisioan aurten.
Sari banaketan egon dira epaimahaia osatu duten Joxe Rojas, Arantxa Urretabizkaia, Agustin Errotabehere, Aitor Zuberogoitia eta Alazne Aiestaranekin batera Andoaingo alkate Estanis Amuchastegui eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Blanca Urgell izango dira. Urgellekin batera. Ramon Etxezarreta Hizkuntza politikarako sailburuordea.

Argazkiak.org | Urgell eta Etxezarreta © cc-by-sa: sustatu
Etxezarretaren aurrekoa ere, Patxi Baztarrika, hemen egon da halaber.
Erantzunak kargatzen...