Michael Jacksonen bihotzekoa botika legalen nahasketak eragingo zuen seguruenik. Zer dela ere, gizon hau kasu mediko bat da, eta bere urteetako zuritzea, gaixotasuna izan ala bere buruari eragindako kirurgia histerikoa, harrigarria. Ikusi bideoa: gizon honek ez zuen osasun onik, argi dago.
Hala ere, autopsia ez da argia oraindik. Batzuek diote Demerol izeneko zerbaiten indizioak hartzen zituela egunero, eta hori beste gauza batzuekin nahastuta...
Jackoren emazte ohiak, Lisa Marie Presleyk (Elvis Presleyren alabak) idatzi du MySpacen Michael jakin bazekiela bere amaiera ez zegoela urruti eta horrela izango zela. Lisa Mariek dio behin bere aita Elvisen heriotzaz serio ari zirela hizketan, Michaelek esan ziola: "Neuk ere horrela amaituko dut."
Dirudienez, Michael Jacksonen bihotzekoa eragin zuen botika propofol izena duen zainpeko anestesiko lasaigarria izan da.
Behintzat horrela diote iturri ezberdinek (1 , 2 )