Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nazioarteko Moonwalk eguna, Jacksonen omenez

Sustatu
2009-06-29 10:06

Datorren asteazkena, uztailak 1, nazioarteko Moonwalk eguna izendatu dute, Michael Jacksonen omenez. Moonwalk edo ilargiko ibilera da bere ekarpen koreografiko ezagunenetakoa. Trukoa bideo honetan azaltzen du irakasle batek.

Thriller

Thriller

Dena dela, pauso zehatz horrek baino gehiago, agian Micheal Jacksonen dantza oroituena Thriller bideokoa da. Osorik egiten zaila da (baina entrenamenduarekin, lortu daiteke, ikus lehen bideoa behean), baina nork ez du imitatu zombien urrats basiko parea? (Darth Vaderren bideokoa, bigarrena behean, errazagoa).

Ezkontza batean:

Darth Vader eta lagunak ere bai:

Beste bideo bat, dantza honen eragina globala izan dela erakusteko. Bollywoodeko ale hau plagio hutsa da, baina horrez gain ere, Indiako zinemako hainbat dantza klipetan dago, duda barik, Michael Jacksonen eragina.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu