Harrigarria badirudi ere, espiral berdeak eta urdinak kolore berekoak dira, #00FF96 kolorekoak, hain zuzen. Bata bestea baino berdeago ikustea efektu optikoa baino ez da.
Espiral osoa ikusita, oraindik nabariagoa da urdinaren eta berdearen arteko diferentzia.
Beste efektu optiko honetan, fijatu mugitzen ari den zirkuloan hainbat segunduz, eta gero desbideratu begirada zirkuluaren erdialdera. Desagertzen den zirkulua berdea dela irudituko zaizu.
Zer dela eta ikusten dugu berdea, arrosa kolorea desagertzen denean? Beste irudi honetan dago azalpena:
Kolore bat desagertzean, aurkako kolorea ikusten du gure begiak. Alegia: -Horia > Morea -Urdina > Naranja -eta abar
Erantzun
Sartu