Komunikazioaren munduan, digitalizazioa dela medio, aldaketa sakonak gertatzen ari dira. Oinarri sendoak omen zituzten hainbat inperio mediatiko kolokan daude. Prentsa idatzia gainbeheran dago, eta prentsa elektronikoa, berriz, gorabidean. Zer gertatuko da datozen urteotan? Nola aldatuko da komunikazioa?
Galdera horien erantzuna aurkitu guran egingo da Kazetaritzaren etorkizuna: erroka berriak solasaldia. UEUren Udako Ikastaroen barruan egingo da mahaingurua, ekainaren 30ean. UEUren Ikastetxe Nagusian izango da, Eibarko Markeskoa jauregian.
Gizartean ematen diren aldaketek unibertsitatean eta formazioan isla zuzena izan behar dute. Udako Euskal Unibertsitateak hein handi baten helburu horri jarraiki egiten du bere lana. Ildo horretan, eta gizarte komunikazioaren alorrean, UEUk aurten Txema Ramirez de la Piscina irakaslearen Kazetari aditua unibertso digitalean liburua argitaratu du. Horrez gain, datorren ikasturtean abiatuko den Multimedia Komunikazioa Unibertsitate Masterraren sustatzaileetako bat izan da. Ekainaren 30eko solasaldia gaiaz hausnartzeko beste aukera bat izango da.
EKITALDIA: Kazetaritzaren etorkizuna: erroka berriak solasaldia
LEKUA: Eibarren, Markeskoa jauregian
EGUNA: ekainaren 30a
ORDUA: 12:00etan
PARTE HARTZAILEAK:
SARRERA LIBREA IZANGO DA BAINA ASISTENTZIA TELEFONOZ KONFIRMATZEA ESKERTUKO DA, ZENBAT JENDE ETORRIKO DEN JAKITEKO. (00 34) 943 82 14 26
Erantzun
Sartu