Goiena telebistako zuzendari nagusi den Inazio Arregik eta Aitor Markaida, Euskalteleko marketin zuzendariak hitzarmena sinatu dute gaur goizean Arrasaten, Goiena Telebistaren (GoiTB) estudioetan. Hitzarmen horri esker, aurrerantzean gure ibarrean ez ezik, Euskal Autonomi Erkidegoan ere ikusi ahalko da aurrerantzean GoiTB.
Goiena Telebistaren seinale digitala jasotzeko, beharrezkoa da Euskaltelen telebista digitaleko deskodetzailea izatea. Hori nola eskuratu? Bada 59 euroren truke Euskaltelen saltokietan, edo bestela, Elkar dendetan eta Mediamarket eta Eroski saltoki handietan.
Debagoienean, 11. dialean egongo da GoiTB; eskualde honetatik kanpo, 933. dialean sintonizatuko dute.
Euskaltelen telebista digitalari esker, LTDko kanalez gain, beste 15 kanal eta Euskal Autonomi Erkidegoko edozein tokitan digitalizatzen diren telebista lokalak ere ikus daitezke; eta Mirador Zinema, Helduentzako Mirador eta Mirador futbola zerbitzuetarako sarbidea ere ematen du.
Hitzarmen honek aurrerapauso handia suposatzen du Goiena Telebistarentzat, gaur egungo Debagoieneko bederatzi herrietan ikustetik, Erkidego osora zabaldu ahalko baitu bere eskaintza.
Egia da, ikusten nago Donostiatik. Mondraguekoa naiz eta asko eskertzen dut gureganaino heldu izana.