Teknologia albisteak

Euskalbirusa.org Ermuko albistegi euskalduna

Erabiltzailearen aurpegia
Euskal Birusa elkartea
2009-07-01 : 10:07

Jada sarean gara, luzarorako geratzeko asmoarekin gainera. Euskalbirusa.org-ek komunikazio tresna bat izan nahi du, ermuar eta mallabitarrontzat, gurean gertatzen direnetaz jarduteko.

Ez da izango Drogetenitturri on-line bat, nahiz eta, nola ez, aldizkaria eskuragai egongo den, hilero, pdf artxibo gisa, deskarga librean. Webgunea, daukagunaren osagarri izango da.

Euskalbirusa.org-ren abantaila nagusia partaidetzarena da. Berri edo artikulu bakoitzaren inguruan komentarioak lagatzeko aukera hor dago.

Webguneak berri atal nagusi bat du, non saiatuko garen, gurean gertatzen direnei jarraipena egiten, dela kultur ekitaldi, dela gertaera sozial eta abar. Kronikak leku nagusia izango du, eta hor zuen partehartzea biziki eskertuko dugu, komunikazio tresna eraginkor eta baliotsua egite aldera.

Bestalde, Agenda atalean, gure herrietako egutegi kultural ahalik eta osatuena aurkitzeko aukera eman nahi dugu.

Hor daude ere, ahozko ondarea kontsultazeko estekak. Mallabikoan bada materialik entzuteko eta baita ikusteko ere, Ermukoan, aldiz, lantxoa dago egiteke, baina edonola ere, ahotsak.com-erako esteka hoietan topatuko dugu materiala etorkizunean.

Besterik gabe. Sar zaitezte gurera, zuenera, saltseatu, arakatu, gozatu eta parte hartu, lagaiguzue zuen komentarioa zerbaitek atsegina eman badizue, edo kezka sortu, edo dena delakoa. Ongi etorriak.

Erantzun

Sartu