Intimitaterako ergonomia
Gipuzkoa 2.0 ekimenak ordenagailuentzako euskarri ergonomiko batzuk banatu zituen asteartean Donostian, euskal blogariek Cory Doctorowrekin egindako bilkuran eta ondorengo ekitaldian. Altzoan jarri, eta aldi berean duzu:
- babesa zure parteak berotu ez daitezen
- euskarri finko bat ordenagailurako.

Argazkiak.org | Euskarriak ordenagailuarentzat © cc-by-sa: sustatu
Honek gogoratu dizkigu beste hiru produktu ergonomiko, serioski diseinatuak gure soinaren parte intimo batzuen zainketarako.
Salli markako aulkiaren iragarkian, oso agerikoak dira genitalentzako onurak, bai.
Beste honek injinerutza gutxiago du: bularren babesgarri bat lo egiterakoan... Horregatik iruditu zaigu apur bat garestia. Kush Support du izena produktuak eta 55 dolar balio ditu.
Azkenik, ipurdia eskuaren hurbiltasunik gabe garbitzeko tresna bat. Iritsi, iritsiko zara, baina behar bezalako igurtzipen garbitzaile lortuko ote?
Comfort Wipe du izena produktu honek eta 20 dolar eskas da.
Erantzunak kargatzen...