Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako
CS Tailerrak dira gure enpresaren egoitzan antolatzen ditugun ekitaldi batzuk, zerbait gainean hausnartu edo ikasteko aukera. Hurrengo jardunaldi irekia uztailaren 8an izango da, arratsaldez, Eibarren. Izenburu hau jarri diogu topaketari: Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako.
Uztailak 8, asteazkena, izango da hitzordua CodeSyntax-en egoitzan, Eibarren, 16.00etan. Izenburu bikoitz honen inguruan antolatu dugu jardunaldi hau: "Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako"
Egitarau hau prestatu dugu arratsalderako:
- Sustatu.com: blog, hedabide, edo ze demontre (Luistxo Fernandez, CodeSyntax)
- Mikroblogintza sozialaren erronka: Twitter, Tuenti eta Facebooke eragina (Maite Goñi, Ordiziako Jakintza ikastola, IKTeroak, Euskaljakintza)
-
Telebista pertsonal/taldekoak, edo hurrengo hamarkadako TB mugikor eta distribuituak. (Gorka Julio Teketen; Elurnet, Arraytxiki)
- Berbeta edo gogoeta partekatua
Azkenengo puntu hori... eztabaida irekia izan daiteke, brain-storming bat... Itxi barik utziko dugu oraingoz.
Ekitaldi irekia izango da, doakoa noski, baina izena ematea ezinbestekoa da eta horretarako mesedez bete formulario hau.
Erantzunak kargatzen...