Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bonba batekin pertsona bat hil du ETAk Arrigorriagan

Sustatu
2009-06-19 12:06

Pertsona bat hil da auto azpi batean jarritako bonba batekin Arrigorriagan, gaur goizeko 9.05etan. Santa Isabel eta Ollargan auzoen artean izan omen da. Hildakoa Espainiako Polizia Nazionalekoa omen da, Eduardo Pueyes García 49 urteko inspektorea.

Atentatuaren lekua:


Santa Isabel auzoa, atentatua

Arrigorriagak Bilborekin bat egiten duen tokia da hau, alboan dago Bilboko udalerriaren parte den Abusu auzoa.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu