Twitter: nola lortu jarraitzaile gehiago?
2009-07-07 10:07
Komunikazio tresna indartsua da Twitter, eta jakina da marketing lanetarako erabilpen handia ematen ari zaiola, batez ere Obamaren arrakastaren ondoren. SocialMediaToday webgunean azterketa bat publikatu dute: zein erabilera motak eragiten du jarraitzaile gehiago lortzea?
Data mining teknikak erabiliz 3600 twitterlariren jarduna aztertu dute eta jarraitzaile gehiago lortzeko jokaera garrantzitsuenak zerrendatu dituzte:
- Biografia beteta izatea behar-beharrezkoa da.
- Loturak eta erritmoa: gutxienez 3 lotura eman behar dituzu 20 tweet bakoitzeko, eta gutxienez egunean behin tuiteatu (eguneko 0.96 tweet).
- Ez baduzu hainbeste lotura eman nahi, saiatu egunero 6 tweet idazten.
- 20 tweet-etan 3 lotura baio gehiago bidali, baina eguneko tweet bat baino gutxiago egiten dituztenek, 222 egun baino gehiago beharko dituzte erabiltzaile kopuru egoki bat lortzen.
Beraz laburtuz:
- Eman loturak zure tweetetan.
- Bete ondo zure biografia profila.
(via Javier Godoy )
Erantzunak kargatzen...