Igor Rezola da Dizebi, Goierriko graffiti-egile bikain eta honezkero ezagun hori. Haren lanetako bat nola egin zuen grabatu zuen martxoan, time-lapse teknikarekin, Gonzalo Izak,
Larunbat batean zortzi orduz grabatu zuen Izak 800 irudi ateraz, eta beste zortzi orduz 500 bat irudi biharamunean. Fotogramen arteko tartea 15 eta 20 segundu artekoa da.
Honelaxe geratu zen Dizebiren lana. Zelai Aristi parkean dago hau, Zumarragan.
Time lapse teknika da kamera finko utzi toki batean, eta tarte erregularretan fotograma bat atera.
GureGipuzkoa.net zerbitzuan bere lanetako batzu biltzen dituzten Beasaingo 35 argazki igota ditut. CC by-sa baimenarekin, noski.