Forokoop-en "Pertsonen parte-hartzea" jardunaldia
Bihar ospatzen da Forokoop-en 2009ko Jardunaldia: Pertsonen parte-hartzea enpresetan. ForoKoop Kooperatiba-eztabaidarako Foroa da eta 2007an sortu zuten EKGK-k (Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua) eta Konfekoop-ek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak) kooperatiba-gaien inguruan, maila teoriko zein praktikoan, hausnartzeko partekatzen zuten beharraren ondorioz.
ForoKoop eredu misto baten arabera planteatuta dago: zuzenekoa eta birtuala. Denbora honetan guztian zehar, mugarik gabeko etengabeko eztabaida ahalbidetzen duen Foro birtuala sendotu da. Halaber, ospatu diren zuzeneko hainbat Jardunaldi ere aipatu beharra dago.
- I. Jardunaldiak EAEko Mendetasun Legearen garapen eta ezarpenean eredu kooperatiboa sustatzearen inguruko gaia jorratu zuen.
- Eta II. Jardunaldiak kooperatibismoa eta genero-berdintasuna hartu zuen hizpide.
2009ko Jardunaldia, Pertsonen parte-hartzea enpresetan, Bilboko Carlton hotelean da ekainaren 18an.
Jarraian zehazten den programaren oinarria partaidetza da, eta horretarako, goizean aurkeztuko diren txostenak, luncharen ondoren egingo den Work Coffeerekin osatuko dira.
Lan-jardunaldiaren ondoren, KONFEKOOPek Kooperatibismoaren Mundu Eguna ospatuko du. ForoKoop-eko parte-hartzaile guztiak ekitaldi horretan ere gurekin egon daitezen espero dugu.
Jardunaldiaren helburua, beste behin, ondoko hau da: mahai gainean jarritako azken ondorioak eta ekintza-proposamenak ekimen zehatzak sortzeko gai izan daitezela, eta ekimen zehatz horiek, ekitaldiaren antolatzaileen laguntzarekin, Partaidetzaren ikuspuntua eta tratamendua hobetzeko balio dezatela.
Jardunaldia ondorengo helbidean jarraitu dezakezue:
http://www.euskosare.org/komunitateak/forokoop/jornada_2009_participacion/
Erantzunak kargatzen...