Teknologia albisteak

Iniziatibak goitik behera inpugnatu ditu hauteskundeak Estatu espainolean

Erabiltzailearen aurpegia
bittorio maortua
2009-06-17 : 10:06

II-HEk iragarri du erabateko inpugnazioa jarri duela eskrutinioaren aurka eta hauteskundeen aurka, Kaosenlared.en argitaratua. Ocampo bozemaleak Euskadi Irratian azaldu du ez dutela baiezkorik espero Hauteskunde Batzorde Zentraletik, baina ezekoa jaso ezkero Gorenera joko dutela.

Zehazki honela dio II-HEk (gazteleratik itzulia): Maila orokorrean inpugnatu du II-HEk ekainak 7.ko hauteskundeen boto-kontaketa, baita hauteskundeak berauek ere, berme demokratikorik oinarrizkoenen pean gauzatu ez direla eritzita.

Ez dakigu inpugnazio horrek Estatu espainolean ze ibilbide juridiko izango duen, baina nazioarteko instantzia gorenetara iritsiko gara eta ekimen judizialarekin batera maila orotan salaketa politikoari ekingo diogu.

Erantzun

Sartu