Teknologia albisteak

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Masterra 2009/2010

Erabiltzailearen aurpegia
Euskal Herriko Unibertsitatea
2009-06-22 : 11:06

Aurten ere EHUren Gasteizko Letren Fakultatean Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Masterra antolatu da. Masterrak doktoretza egiteko aukera ematen du eta urte betean nahiz bitan egin daiteke; bost ikas-adar ditu eta bi lauhilabetekotan antolatu da: urria-abendua eta otsaila-apirila bitarte. Ikasleak bizpahiru ikas-adar hautatu behar ditu.

Hona master ikastaroa osatzen duten ikasgaiak, denak hautazkoak:

1) Euskal gramatika: hizkuntzalaritza sinkronikoa, fonetika-fonologia, morfologia, sintaxia, semantika.

2) Euskararen historia: hizkuntzen historiaurrea, euskararen berreraiketa eta historia, lekukotasun idatzi zaharrak, euskal historiografia, euskal toponimia historikoa.

3) Dialektologia: oinarri teoriko-metodologikoak, euskalkiak, dialektometria, etnolinguistika.

4) Euskal hizkuntzalaritza aplikatua: soziolinguistika, euskararen estatusaren eta corpusaren normalizazioa, hizkuntzen irakaskuntza, diskurtsoaren analisia, semantika kognitiboa eta itzulpengintza, psikolinguistika eta euskararen prozesamendua.

5) Euskal literatura: eragin klasikoa euskal idazle zaharrengan, euskal narratiba eta olerkigintza garaikideak, euskal literaturaren unibertsaltasuna, literatura periferikoak.

Eskolak arratsaldeetan: 4:30 - 9:00, ikasleak bostetik bizpahiru ikas-adar hautatu beharko ditu.

Irakasleen jatorria: EHU, Iruñeko NUP, Baionako CNRS, Euskaltzaindia, Geneva, Pabe, Murtzia, Zaragoza.

Iraupena: urte betekoa (bi urtetan egiteko aukerarekin), 2009ko urritik 2010eko apirila arte.

Ikastaroaren prezioa: 60 kreditu x 21 euro = 1.260 euro inguru.

Aurrematrikularen epea: ekainetik uztailaren 10 arte; matrikula irailean eginen da.

Irakasle arduraduna: Iñaki Camino, 2.09 bulegoa, 945/013644, inyaki.camino@ehu.es

Arduradun administratiboa: María Jesús Sanchoyerto, 945/014435, mariajesus.sanchoyerto@ehu.es

Erantzun

Sartu