Euskal Wikipedia: wikilari izan nahi?
Euskarazko Wikipedia gure hizkuntzan dugun entziklopedia askerik handiena da, 35.000 artikulutik gora dituelarik. Entziklopedia hau euskaraz dakigun guztiok elikatu eta hobetzeko aukera dugu, baita ondoren bertako edukiez profitatzeko aukera ere. Hori guztia, tresna honek oinarri duen wiki filosofiari buruz. Wikipediari buruzko ikastaroa antolatu du UEUk aurten hain zuzen.
Wiki filosofia zertan datzan, nola manten daitekeen horrelako sistema baten kalitatea, taldean nola lan egin, eta proiektu honi eragiten dioten beste hainbat kontu aztertu eta azalduko dira antolatutako ikastaro honetan, teoria eta praktika uztartuz.
Euskarazko Wikipedian zein wikiekin oro har trebatu nahi baduzu, hona iakstaro honi dagozkion ezaugarriak:
- Data: 2009-07-23 -- 2009-07-24
- Tokia: Iruñea
- Ordutegia: 9.00-14.00 (Ordu kopurua: 10)
Antolatzaileak:
- UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO, arkitektoa, EHUko irakaslea
- GALDER GONZALEZ, geologoa, paleoantropologian ikertzailea
- ARKAITZ ZUBIAGA, informatikan ingeniaria, ikertzailea
Informazio gehiago: Euskal Wikipedia: wikilari izan nahi?
Erantzunak kargatzen...