Post-it-ekin egindako bideoa
2009-06-20 11:06
Stop motion modan dagoen hitza da. Lehenago ere (bat , bi ) aipatu izan dugu ondoz ondoko argazkiekin bideoak egiteko modu bitxia hori.
Goian itsatsitako hori, adibide ikusgarri bat: AEBetako Savannah College of Art and Design-eko ikasleek argazki makinarekin eta post-it mordoekin egindako ikus-entzunezkoa.
Estekan klikatzen baduzu, nola egin zuen ikusiko duzu beste bideo batean.
Erantzunak kargatzen...