Eskandalua: PSOEk bozken kontaketa trabatzeko agindua bere ordezkariei
PSOEk jarraibide zehatzak eman dizkie Hauteskunde Batzordeetan dituen militanteei bazterrak ahalik eta gutxien nahasteko. Euskarri informatikoa eta botopaperak ukitu ere ez. Putxerazo usaina sudurra tapatuz lausotu nahi badute, eskapatu zaien detaile honekin ederki dabiltza. Kontaketa osoa hemen.

Cadizko PSOEren ordezkari bati eskapatu zitzaion Hauteskunde Batzorde Probintzialeko saio istilutsuan. Alderdiaren bi agindu zeuzkan:
- Ez zalantzan jarri euskarri informatikoa boto kontaketa egiaztatzeko tresna gisa.
- Ez sartu botoen erabateko errebisio zereginetan.
Beraz ondoriozta genezake horiexek izan direla PSOEk Hauteskunde Batzorde Probintzialetan zeuzkan militanteei banatutako jarraibideak.
Cadizko ekitaldiaren kontaketa kafkianoa da. II-HE.ko ordezkariak, Hauteskunde Legea eskuan, 8 orduko borroka izan zuen presidentearekin. Etzuen lortu boto-paperak gutunazaletatik ateratzea. Paripe bat izan zen, baina hori bai, presidenteak mehatxu, koakzio eta garraisiak erabili zituen II-HE.ko ordezkariaren aurka.
Erantzunak kargatzen...