Facebook-en helbide pertsonal sinpleak harrapatzeko aukera
Facebook-en nork bere profilerako helbide zuzen bat aukeratzeko prozesua ireki dute gaur, larunbatarekin. Sustaturena, aurrerantzean, hauxe izango da, adibidez: facebook.com/sustatu
Izenak erreserbatzeko harrapaketa hasiko ote zen?
Orain arte, Facebook-eko profil batek URL arraro samar bat zuen. Sustatuk sortutakora honela irits zitekeen:
- http://www.facebook.com/profile.php?id=1292587303
- http://www.facebook.com/people/Sustatu-Adiskidea/1292587303
Orain, barruan zabiltzan bitartean, URLak arraroak izango dira oraindik, ze denak aplikazio pribatu baten baitakoak dira, kontua da profil publikokoa (non norberak konfiguratzen duen zer erakutsi eta zer ez), izango dela sinplea, hala nola MySpace edo Twiterren:
Lagunei esateko ere, oso erraza, "zerean topatuko nauzu, facebook puntu com, barra urlia."
Izenak okupatzeko
Jokaldiak badu bere arriskua du, zeren eta MySpace eta Twitterren, apurka edo progresiboki joan dira hartzen izen horiek, baina Facebook-en bat-batean 30 milioi erabiltzaileri eman zaie aukera gaurdanik. Domeinu-izenak okupatzeko lasterketa eta arazoekin paralelismoa ere argia da.
Izena aukeratzeko, Facebook-en barruan bazaude, hona jo:
Nonbait, izena lehena harrapatzen duenak, hark eramango du. Garikoitz Agote, Garikoitz Berasaluze edo Garikoitz Araolaza... Hiruei agertuko zaie aukera facebook.com/garikoitz helbidea okupatzeko, baina hautua egiten duen lehenak, hark eramango omen du.
Facebook-en azalpenak hemen daude, blogean. Nonbait, izen okupazioa ebitatzeko, azken egunetan edo orain sartutako erabiltzaile berriek ez dute aukerarik berehalakoan izen bat okupatzeko. Hori, erabiltzaile zaharregoen esku dago.
Beraz, hemendik aurrera, Sustaturekin Facebook-en konektatzeko, hemen:
Erantzunak kargatzen...