Galdera horri erantzungo diote sektoreko hainbat espezialista ospetsuk, hala nola Joan Jiménezek (Social Branding), Jordi Giménezek (BrainVentures) eta David Riuk ("El nuevo Brand Management" liburua), Donostian izango den IV. Branding hemen eta orain jardunaldian, ekainaren 18an, ostegunez.
AZK-k eta Mondragon Unibertsitateako Enpresa Zientzien Fakultateak antolatu dute jardunaldi hau, Gipuzkoako Ganberak, APG Españak eta Innobasquek lagunduta.
Jardunaldiaren helburuak bi dira: alde batetik, enpresaburuek kontzientzia hartzea marka funtsezko aktibo estrategikoa dela, gero eta merkatu globalagoetan lehiatzeko; eta bestetik, bezeroentzat eta enpresarentzat balioa sorrarazteko balio duten marka-kudeaketako metodologiak ezagutaraztea bertaratuei.
Egitaraua:
_9:30 aurkezpena, Iosu Zabala (MUko errektorea), Juanjo Brizuela (AZK) eta Pilar Kaltzada (Innobasque).
_9:45 David Riu: "El reto de construir marca día a día"
_11:30 kafe - atsedenaldia
_12:00 Jordi Gimenez: 2la innovación en femenino"
_13:0 mahai-ingurua: Tekniker IK-4 (Itziar Cenoz) eta Eusko Label (Alazne Urribarri)
_16:00 - 18:00 tailer teroriko praktikoa. Joan Jimenez: "tu marca eres tú".
Inskripzioa: oraindik lekua badago.
Erantzun
Sartu