Teknologia albisteak

Veoliak bertan behera utzi du Jerusalemgo tranbia eraikitzeko egitasmoa

Erabiltzailearen aurpegia
Askapena
2009-06-14 : 12:06

Veolia multinazional frantsesak uko egin dio Jerusalemgo tranbia eraikitzen jarraitzeari. Egitasmo honek Zisjordanian eraikitako legez kanpoko koloniak Jerusalem hiriarekin uztatzen ditu. Palestinak pairatzen duen okupazio sionistan beste pauso bat, beraz.

Veoliak egitasmo hau baztertzearen arrazoi nagusia bere kontra nazioartean -Euskal Herrian barne- buruturiko boikot eta protestak direla nabarmentzen du "Haaretz" egunkari israeldarrak. "Le Monde" egunkari frantsesak ere Jerusalemgo tranbia eraikitzeko lanetan parte hartzeak ekarri duen boikota diru-galera handiak ekarri dizkiola Veoliari argitaratu du.

Nazioarteko boikot kanpainako koordinadorak azken urteotan egin diren ekintzak Veoliari 7.000 milioi dolarreko galerak eragin dizkiotela azpimarratu zuen. Ekimen hauek Bordelen kontratu handi bat galdu zuen; Herbeeratako banku batek Veolian zuen dirua kendu zuen bertako elkartasun taldeek egindako presioa dela eta; Suedian 4.500 milioi dolarreko kontratua galdu zuen, Stockholmeko metroa ustiatzeko; Britainia Haundiko West Midlands-en beste kontratu bat utzi behar izan zuen, ...

Euskal Herrian ere Veoliak Palestinak pairatzen duen okupazioan duen ardura salatzeko ekimen ugari egin dira. Bilbo eta Iruñerriko autobusak ustiatzen du Veoliak eta enpresa honi boikota egiteko ekimen ugari egin dira.

Israeli boikota bultzatzen duen nazioarteko koordinadorak Veoliak harturiko erabakia garaipentzat jo du eta Palestinaren eskubideak errespatzen ez diren bitartean ildo honetatik jarraitzeko deia egiten du.

PALESTINA ASKATU!!!
ISRAELI BOIKOT!!!

Boikot Koordinadoraren (BDS) komunikatua gaztelaniaz hemen, Omar Barghouti BDS kanpainaren zuzendatiak idatzia.

Erantzun

Sartu