Beste urte batez Noaingo Bataila ekarriko da gogora Getzeko herrian. Ekainaren hondarreko igandean egiten da oroitza, Iruñean hasiz eta Getzen bukatuz. Esteka honetan biltzen da egun horren gaineko berri oro, baita astean zehar eginen denaz ere.
Gizatalde batek sufri dezakeen kolonizaziorik okerrena mentala da. Herri batek bere burua aitortzeko gaitasuna galtzen badu, amildegiaren ertzean dago.
XXI. mendean demokrazia da forma politiko normala, ustez. Baina ez dago demokraziarik demosak ez badu jarduten. Ez dago demokraziarik herria ez bada eratzen. Ez dago, herria ez bada burujabe.
XXI. mendean Nafarroak, Euskal Herriak, Baskoniak, eraketa demokratikoaren lehen zutarri gisa subiranotasuna behar du.
"Noain 2009"k nafarren mendeetako begi-estalkia kentzeko helburua du, eta Portugal, Danimarka edo Holanda bezalako herrien mundu askera salto egiteko nahiari eutsi nahi dio. Etorkizun hurbilean Katalunia, Eskozia eta beste hainbaten mundu askea izanen den hori.
Tokia: Palacio del Condestable (Nagusia, 2-Iruñea)
Ordua: 20:00
Asteazkena 24: Peio Joseba Monteano: "La sublevación de Estella (1512)".
Osteguna 25: Juan Martin Elexpuru: "Grafitos vascos de Iruña-Veleia".
Ostirala 26: Luis Mª Mtz Garate: "Territorio e identidad".
Ekainak 28
10:00 Iruñea Nafarroako Erregeen Jauregia PREGOI IRAKURKETA
Getze. 12:30h: HARRERA Herrian harrera eta jarraian oroitarrian ekitaldi nagusia.
14:30h: BAZKARIA Getzeko pilotalekuan
Bazkarirako txartelak: 25 aldez aurretik erosita 29 Getzen bertan erosiz gero
Izena emateko epea: Ekainaren 26a arte / bulegoa@nabarralde.com / 948 21 10 57
spot Noain 2009:
Musika: Bizardunak