Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bisita gidatu bereziak Tabakalerako Look Again erakusketan

Tabakalera
2009-06-10 09:06

Tabakalerak bisita gidatu bereziak antolatu ditu Look Again bideo erakusketan. Datozen bi ostegunetan ikus-entzunezkoen munduko sortzaileen laguntzaz erakusketa beste modu batera ikusteko aukera izango da. Bisita "berezi" hauek ekainaren 11 eta 18an izango dira, arratsaldeko 19:00etan, eta doakoak izango dira.

Joan den ostegunean hasi ziren bisita gidatu "berezi" hauek Lidia Montesino kazetari eta ikus-entzunezkoen sortzailearen eskutik, Tabakaleran ikusgai den Look Again bideo erakusketan. Ostegun honetan, hilak 11, Zuhar Iruretagoiena artista zarauztarraren txanda izango da. Arte Ederretan lizentziatua EHUn, hainbat talde erakusketetan parte hartu du eta zenbait bakarkako erakusketa ere egin ditu. Gainera, sariak eta bekak ere eskuratu ditu arte munduan, horietan azkena 2009ko Ertibil Bizkaia sariketako lehen saria.

Hilaren 18koa izango da bisita "berezi" hauetan azkena, eta Aizpea Goenaga izango da erakusketako gidari lanak egiteaz arduratuko dena. Aktorea, gidoigilea, idazlea, zuzendaria... ezaguna da Aizpea Goenagak jorratu duen ibilbide profesional jori eta polifazetikoa.

Zuharrek nahiz Aizpeak euren lan munduari eta interes pertsonalei loturiko ikuspegia eskainiko diete inguratzen direnei, Look Again berriz begiratzera eta beste modu batera begiratzera gonbidatuz.

Bisitei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero deitu zenbaki honetara: 620 676 095

LOOK AGAIN

Bideo garaikidearen bost ikuspegi

Filipa César, Marine Hugonnier, Rosalind Nashashibi, Anri Sala eta Rui Toscano

Ekainaren 21a arte

Asteartetik ostiralera: 17:00 - 20:00

Asteburuetan: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00

Sarrera doan

TABAKALERA. Mandasko dukea 52, Donostia

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu