Teknologia albisteak
1

II-k 100.000 boto inguru aurkitu beharko lituzke putxerazoaren zuloan europarlamentarioa lortzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-06-09 : 15:06

Ustezko hauteskunde-iruzurraren zioa igartzekotan, bat dator burura: Iniziatiba Internazionalista Herrien Elkartasuna hautagaitzari Europako Parlamentuan eserlekua ukatzea, ez dadila bertara joan Alfonso Sastre zerrendaburua. Kalkuluak egin ditugu zenbat boto beharko zituen II-HE-k Sastre parlamentura eramateko. Bai orain banatu diren 50 eserlekuen kontua eginda, eta baita 54 eserlekuren arabera, Lisboako Itunaren etorkizuneko aplikazioa ere kontuan hartzekoa baita.


Argazkiak.org | Europako hauteskundeak 2009, 54 eserleku © cc-by-sa: sustatu

Bai, hala da. Orain arte Espainiak 54 eserleku izan ditu Europako Parlamentuan, baina 50 banatu dira hauteskunde hauetan. Hala ere, Lisboakoa Ituna onartzen bada, berriro 54 izango dira, eta beste hauteskundeen beharrik gabe, oraingo emaitzen arabera banatuko dira 54ak.

Egin ditugu kalkuluak. Ministerioak emandako datuekin, 54 eserleku banatuta, PPrentzat izango dira 2 gehiago eta PSOErentzat beste 2ak.

Zenbat botorekin lortzen da azken eskainoa? Hori Sustatuko kalkulagailuak emango digu (hackeatu egin dugu pixka bat, Europako hauteskundeetan, d'Hont legearentzat ez dago portzentaia minimorik hautagaitzak zenbatzeko).

Iniziatiba Internazionalistari 175.895 boto eman dizkio Ministerioaren banaketa probisionalak. Iruzurra balego, putxerazoaren zuloan 90.000 edo 110.000 boto aurkitu beharko lirateke Alfonso Sastre europarlamentari bihurtzeko.

Erantzunak

Sustatu
2009-06-11 : 15:25

Arnaldo Otegik, hain zuzen ere, adierazi du gaur europarlamentarioa kendu diotela II-ri uste dutela. Eta 97.000 botoren berrikuspena eskatu du, hemen ageri den kalkuluaren inguruan dabilen kantitate bat.


Erantzun

Sartu