Iniziatiba Internazionalistaren kontrako iruzur zantzuak
Twitter bidez ikusi dugu salaketa gehienbat. Hainbat herritan Iniziatiba Internazionalistaren aldeko hainbat boto zenbatu izan dituzte bertan, baina Espainiako Barne Ministerioaren emaitzetan, beste alderdi batzuen izenean ageri dira botoak han eta hemen. 113 boto Amezketan POSI alderdiarentzat eta bat bera ere ez Iniziatibarentzat? sinesteko zailegia... Eguneraketa, asteartea: Iniziatibak Espainia osoan iruzurra susmatzen du eta laguntza eskatzen du (agiria erantzunetan).
Hiru adibide besterik ez:
- Zumarragan MSR hautagaitzak 216 boto ditu.
- Sopelan, PACMA delakoak 97 boto.
- Amezketan, POSI alderdiari 113 boto. Iniziatibak batere ez, ordea.
Espainiako Barne Ministerioaren datuak hemen. Gipuzkoakoak agertuko zaizkizu hor, aldameneko aukeretan klikaturik beste probintzia batzuetara egin salto edo udalerriz aldatu.
Eta hemen, Twitter bidez informazioa biltzeko tresna Iniziatibaren webgunean.
Erantzunak kargatzen...