Eadminblog.net-eko blogariak, kargu berrietan Jaurlaritzan
2009-06-05 21:06
Eusko Jaurlaritzako beste bi izendapen jakinarazi dira gaur:
- Iñaki Ortiz, Administrazioaren Eraberritzerako Bulegoko zuzendari (gaztelaniaz OMA).
- Herritarrenganako arretarako zuzendari: Alberto Ortiz de Zárate, Alorza sarean.
Alorzak eman du albistea bere blogean, eta Twitterren eta Facebooken eta enparauetan.
Biak blogariak, Administraciones en Red blogekoak dira. Euskaldunak dira, baina gaztelaniaz jarduten dute blog horretan nagusiki. Orain arte, kritika egiteko lotsarik ere ez dute izan, eta azken kasua, Osakidetzaren ordenagailuen kontrolari buruzko albiste hau, Alorzak salatuatua.
Erantzunak kargatzen...