Sustatu logoa Teknologia albisteak

Spam mezuak, IMHko esperientziaren datu errealak

Sustatu
2009-06-05 12:06

Elgoibarko IMH institutuan spam mezuekin duten eguneroko borroka kontatzen du Pedro Arreitunandiak datuz jositako artikulu batean . Bataz beste, 90.000 mezu iristen dira euren zerbitzarira egunero, eta horietarik 1.000 inguru soilik dira mezu onak.

Irudiak egun bateko jarduna erakusten du. Segunduero 60 mezu baino gehiago errefusatzen ditu sistemak.

Spam uholde aurre egiteko muntatu duten sistema oso osorik dago software librean oinarritua. Horixe azaltzen duen manuala garatua du Alfredo Barrainkuak, euskaraz..

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu