Igor Calzada HPSra
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarako (HPS) Koordinazio Zuzendaria izango da Igor Calzada soziologo donostiarra eta blogaria, independente gisa, bere blogean zehaztu duenez.
Euskararen inguruko ikerketa eta berrikuntza alorra ere bere gain izango du. Calzadak beste blogari euskaldun baten lekua hartuko du, Erramun Osarena.
Blogaria izateaz gain Twitter eta Facebooken erabiltzaile saiatua da Igor Calzada. Musikaria ere bada Igor, Fastfatum izenarekin egiten du musika.
Calzadaren izendapenarekin batera, Lourdes Auzmendi itzultzailea ere HPSra doala jakin da. Kasu honetan, Sustapen zuzendaritzara. EHUko irakaslea da Lourdes Auzmendi, baina egunkari honetan oso modu bitxian aurkeztu dute bere kurrikuluma.
Calzadak eta Auzmendik, Blanca Urgell Kultura sailburuaren eta, zehatzago, Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikarako sailburuordearen taldean egingo dute lan.
Erantzunak kargatzen...