Xbox Project Natal, jokatzeko modu berria
2009-06-02 15:06
Microsoft sarri kritikatzen dugu, ez bakarrik negozioa egiteko duen moduagatik, baita ateratzen dituen produktu kaxkarrengatik, azkena Bing bilatzailea eta euskaraz ez bilatzeko duen gaitasuna. Baina onartu beharra dago ere produktu arrakastatsuak kaleratzen dituela, adibidez Xbox kontsola (30 milioi unitate saldu ditu). Atzo aurkeztu zuten Xbox-entzako Project Natal, ikusi bideoa, merezi du eta.
Funtsean, Project Natal berriak kontsolekin jolasten modu berria ekarriko digu, inolako kontrolatzaile edo "joystick"-ik gabe. Kontsola berriak gure gorputzaren mugimenduak jasoko ditu kamara bati esker. Nintendok Wii kontsolarekin hasi zuen bidearen hurrengo pausua dela esan daiteke.
Erantzunak kargatzen...