Teknologia albisteak

Fu-Turismoa: etorkizuna duen berrikuntzaren alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-06-02 : 11:06

Futurismoa: etorkizuna duen berrikuntzaren alde izenburupean ospatuko dute Euskal Turismoaren II. Astea Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Bilbon gaur ekainaren 2an "Turismo Industriala, etorkizuna duen aukera" jardunaldia, 3an Donostian "Berrikuntza Etorkizuna duen turismo batentzat" eta ekainaren 4an, Gasteizen, "Prest 'city-breaks'-etarako"? jardunaldia

Bilbon, Donostia eta Gasteizko Ganberek "Futurismoa, etorkizuna duen berrikuntzaren alde" izenburupean ospatuko dute Euskal Turismoaren II. Astea ekainaren 2, 3, eta 4an.

Ekitaldiaren helburua da, batetik, turismoaren etorkizunari begirada bat ematea merkatu, kudeaketa eta merkaturatze alorretako berrikuntzaren ikuspegitik, eta, bestetik, sektorea sentsibilizatzea bere garrantzi ekonomikoaren eta produktu turistiko berriak sortzeko egin behar duen lanaren inguruan. ospatuko da

Turismoaren astea ekainaren 2an inauguratuko da Bilbon, non "Turismo Industriala, etorkizuna duen aukera" jardunaldia egingo den; ekainaren 3an Donostian izango da eta "Berrikuntza Etorkizuna duen turismo batentzat" jardunaldia ospatuko da; azkenik, ekainaren 4an, Gasteizen, "Prest 'city-breaks'-etarako"? galderari erantzuteko ahalegina egingo da.

Futurismoa, etorkizuna duen berrikuntzaren alde jardunaldiak doakoak dira, baina, parte hartzeko aldez aurretik EAEko hiru merkataritza ganberetako batean izena eman behar da. Jardunaldiak , batez ere, turismoaren sektoreko enpresa eta profesionalei zuzenduta daude.

Erantzun

Sartu