Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bing: euskarazko bilaketak agindu arren, ez dabiltza

Sustatu
2009-06-01 20:06

Asteburuan iragarritakoa, Microsoft-en Bing bilatzaile berria, martxan dago jada. Interfazean bilaketak euskarara murrizteko aukera eskaintzen zaigu, baina ez dabil.

Sustatu bilatu dugu euskaraz, baina ez du ezer aurkitzen. Bilaketa orokorrarekin bai, ordea.

Eibar bilatuta euskaraz bakarrik, aldiz, emaitza bat agertu zaigu, baina Encarta entziklopediako gaztelaniazko artikulu batena da. Eta ez du asko iraungo ze Microsoftek aurten itxiko du Encarta.

Hortaz, errore bat dirudi interfazean euskarazko bilaketak egiteko aukera erakustearena. Izan ere, bilaketako hobespenak gordetzeko orrian hizkuntza aukera bikoitza dago:

  • interfazeko hizkuntza zein den aukeratzeko, eta hor bai, badago euskara
  • bilaketak zein hizkuntzatan egiteko erabakitzeko, eta hor ez dago euskara, baina beste zenbait hizkuntza, hala nola katalana.

Agian interfazearen diseinatzaileak ez dira jabetu bi hizkuntza-zerrenda horiek ez datozela bat.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu