Cerys Matthews, ahots beroko Galesko musa
2009-06-24 10:06
Cerys Matthews, Galesko kantari interesgarri bat. Hona 2001. urtera arte bere talde izan zen Catatoniarekin egindako abesti eta bideo alai bat, San Juan egunerako modukoa.
Galesko ikono bat izanik, tokatu behar zitzaion inoiz Tom Jones-ekin dueto bat egitea. Eta ez zitzaien batere gaizki atera zuzeneko honetakoa:
Ez bakarrik galeseraz eta ingelesez, Cerys Matthewsek gaztelaniaz eta katalanez ere ba omen daki Wikipediak dioenez. Hona, galesezko folk kantu tradizional bat abesten.
MySpaceko orri ofiziala hemen.
Erantzunak kargatzen...