Rahaf Harfoush Donostian, Obamaren marketin teknologiko eta sozialaz hitz egiteko
Rahaf Harfoush, iazko Obamaren kanpainako teknologia berrien komunikazio estratega, Donostian da dagoeneko bihar asteartez hitzaldia emateko Kursaalean. Yes we can izenburuko ekitaldian, Obamaren kanpainaren marketin eta teknologia kontuez jardungo du Harfoushek.
Twiterren gaude hau jarraitzen une honetan:
Eta hemen zuzenekoa dago bideoz.
Rahaf Harfoush teknologia berrien bidezko komunikazioan aditua da. Iaz, hiru hilabetez, Barack Obamaren AEBetako lehendakaritzarako kanpainan barneratu zen, antolakuntza horretako New Media Team edo hedabide berrien taldean. Esperientzia hori liburu bihurtu du orain (Yes we Did), eta horren berri emango du Donostiako hitzaldian bihar asteartez, nahiz eta liburua izatez ostegunean aurkeztuko den ofizialki Toronton (Kanada).
Rahaf Harfoushek bloga dauka noski, eta Twitterren ere ibiltzen da. Hantxe aurkitu dugu bart gauetik Donostian dela, eta ederra iruditu zaiola ilunabarra Kontxan.
Badugu gonbidapena hitzaldirako eta kontatuko dugu zerbait Sustatun.
Erantzunak kargatzen...