Gogoratzen nola euskal argazki bat Wikipediako 2008ko onena izendatzekotan zegoen? Ba irabazi du. Hor duzue irudi originala, eta aldamenean, Wikipediara igotakoa, ukitu nabarmenak baititu argazki irabazleak (ohiko prozedura Wikipedian agertzen diren argazki libreekin).
Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Mikel Ortega (argazkilaria) / Richard Bratz (ukituak)
Argazkia Mikel Ortega Errenteriakoak igo zuen Flickr-era eta Creative Commons Aitortu Partekatu lizentzia eman zion. Haren gainean Richard Bartz wikipediako erabiltzaileak ukitu batzuk egin zizkion.
Bozketaren emaitzak berriki eman dira jakitera.
Egia esanda, Wikipediako urteko argazkiaren aukeraketa ez da milaka wikipedistaren artean erabakitzen den ebento masiboa, eta 2006. urtetik aurrera egin izan da bakarrik, baina hala eta guztiz, euskarazko Wikipediarentzat garaipen txiki polita.
Albistea ETBra iritsi zen atzoko albistegietan, eta Mikel Ortega argazkilariaren berba batzuk ere grabatu zituzten.