Google Wave proiektuaren aurrerapena aurkeztu du Googlek
2009-05-29 12:05
Alegia, elkarren arteko komunikaziorako, e-posta baino aberatsagoa den ingurune bat, honako ezaugarrien arteko nahasketa bat dirudiena:
- mezu elektronikoen trukea
- bat-bateko mezularitza
- lagun eta kontaktuen kudeaketa
- fitxategiak (argazkiak, bideoak eta abarrak) trukatu eta erakusteko aukera
- mezu jarioetan oinarritutako mikroblogintza tresnak: Facebook, Twitter, FriendFeed.
Adibide irudietatik, horra bat:

Argazkiak.org | Google Wave © cc-by-sa: sustatu
Dexenteko indarra jarri du Googlek ekimen honetan ikusten denez. Produktua amaitu gabe dagoen arren, baliabide mordoa prest izan dituzte atzoko aurkezpenerako. Horra esteka sorta:
- Google Wave API. API bat garatzaileek beste webgune eta zerbitzu batzuetan integratu ditzaten wave edo uhinak eta baita ere wave horien barruan kanpoko zerbitzuen luzapenak sar daitezen.
- Google Wave Protocol. Protokolo ireki bat beste batzuek ere egin ditzaten aplikazioak teknologia beraren gainean. Hala-nola SMTP zerbitzariak dauden bazterrotan posta elektronikoz hornitzeko jendea, Wave zerbitzariak egon ahal izango dira Googletik kanpo, wave edo uhin erako komunikazioa eskaintzeko erabiltzaileei.
- A Prentsarako alorra, argazki, txosten eta ohikoekin.
- Google Wave Sandbox edo probarako lekua. Oraingoz, gonbidapena eskatzeko aukera daukazu, auskalo noiz emango dituzten sarbideak tresna barrutik probatzeko.
- Garatzaileen bloga.
- Googleren lehen aurkezpena, kontestu eta historia pixka bat eskainiz. Ematen du garatzaile nagusiak Lars eta Jens Rasmussen anaiak direla, Googleko Syndeyko (Australia) bulegokoak. Neurri handi batean Google Maps AJAX bidezko mapak asmatu zituzten lantaldeko bihotza dira hauek, Where2 enpresaren sortzaileak (enpresa erosi zien Googlek eta horrela sartu ziren).
Erantzunak kargatzen...