Teknologia albisteak

SOS Zarauzko txosnak!

Erabiltzailearen aurpegia
Gurekin Jai asanblada
2009-05-29 : 11:05

Zarauzko zinegotzi batek txosnen gunea «mespretsagarrien, lapurren, bortxatzaileen eta terroristen antroa» dela esan ondoren, orain udalak ikaragarrizko oztopoak jarri dizkigute: 400 euroko fiantza, dirulaguntzarik ez, betiko gunetik aldatu, arkitekto baten planoa eskatu, komunak-elektrizitatea-segurua-eszenategia-etab. txosnen kontura... Sinadura kanpaina martxan jarri dugu weblog berrian. Euskal Herrian txosnarik gabeko festarik nahi al dugu?

Txosnak arriskuan daude, zarauzko udalak Gurekin Jai batzordearekin hitz egin gabe txosnak jartzeko baimen berria kaleratu du eta aurretik zeuden zailtasunei, oztopo berriak ezarri dizkie. Egoera larria dela eta adierazpen bat atera dugu eta herriko eragile ezberdinen eta herritarren atxikimendua jasotzen ari gara.

Laster datoz San Pelaioak eta guztion artean egoera honi konponbidea jartzeko hilabete hauetan zehar antolatu ditugun ekintzetara etortzeko gonbita luzatzen dizugu. Beharrezkoa zaitugu, zu, zure kuadrilakoak, lagunak eta txosnak bizirik nahi dituzten guzti guztiak.

Egooera salatzeko bideo bat ere egin dugu! Goian itsatsi dugu ikus dezazuen.

Erantzun

Sartu