UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
2009-05-28 16:05
Euskaraz jantzi hitzak dituen esanahiekin jokatuz, udan trebetasun eta ezagutzez janzteko gonbita egin du UEUk. Horretarako, mota guztietako ikastaroak antolatu ditu, 38 guztira. Udan goi mailako euskarazko formazioaz gozatzeko aukera paregabea da.
Ikastaroak ekainaren 29an hasiko dira Eibarren (Markeskoa, UEUren Ikastetxe Nagusian), Baionako IUT unibertsitatean jarraituko dute, Eibarrera bueltatuko dira eta Iruñeko Hizkuntza Eskolan amaituko dira.
Erantzunak kargatzen...