Teknologia albisteak

Argentinan interes izugarria piztu du euskal kooperatibaren esperientziak

Erabiltzailearen aurpegia
Eusko Ikaskuntza
2009-06-13 : 09:06

Forokoopen moderatzailea den baita Eusko Ikaskuntzako bazkide den José Mª Larrañaga, arrakasta handia izan duen ikastaro bat ematen ari da La Platan eta Buenos Aireseko Diputatuen Ganberako zenbait legelarirekin bildu da.

Eusko Ikaskuntzak La Platako Unibertsitate Nazionalarekin duen lankidetza hitzarmenaren baitan, maiatzaren 26tik 30era, José Mª Larrañaga bazkidea, enpresa kooperatiben zuzendaritzan Masterra dena, graduondoko ikastaro bat eman zuen: El cooperativismo vasco: valores e internacionalización. Honen helburua unibertsitate ikasleei euskal kooperatibismoaren esperientzia honen arlo sozial, hezitzaile eta juridikoa ezagutaraztea da.

Ikastaroan parte hartzeko eskaera antolatzaileek espero zutena baino handiagoa izan da eta aurreikusitako tokiak berehala bete dira. Nolabait izena eman nahi baina ezin izan duten pertsona asko izan direnez, larunbatean, hilaren 30ean, La Platako Euskal Etxean aurrez aurreikusita ez zegoen El milagro de Mondragón hitzaldia eskainiko du.

Akademia jardueraz gain, José Mª Larrañaga asteartean Buenos Aireseko Diputatuen Ganberarekin bildu da, eta industria, merkataritza eta kooperatibismoaren inguruko ikuspegiak mahaigaineratu dituzte.

Eusko Ikaskuntzak sustatuko bidaiak euskal kooperatibak Argentinan interes handia pizten duela baieztatu du.

Informazio gehiago hemen.

Erantzun

Sartu