Zaldieroaren letra tipoa instalatu zure ordenagailuan
2009-05-28 10:05
Interneteko zerbitzu bat ezagutu nuen lehengoan Sustaturen bidez. Funtsean zure letrarekin tipografia berri bat emateko aukera ematen zizuten (10 euro ordainduta). Nire lanerako baliagarria delakoan Zaldieroatipoa sortu nuen. Norbaitek erabili nahi badu hementxe du eskura.

Ez dago oso ongi garatua baina graziosoa suertatzen da teklatuan pikatu eta zure letrarekin pantailan idaztea eta zinten zuzenketak egiteko oso ongi dago.
Fitxategia: zaldieroa.zip
- Mac batean instalatzeko deszipatu eta letratipoa klikatu... Instalatu nahi duzun galdetuko dizu.
- Windows PC batean, deszipatu. Ireki kontrol panelean Letra Tipoak eta deszipatutako zaldieroa.ttf fitxategia bertara eraman. Aurrerantzean, idazteko programa bat irekitzen baduzu, adibidez, OpenOffice, letra tipo hori ere izango duzu aukeren artean.
- Ubuntun, deskargatu zipa mahaigainera. Ireki terminal bat eta idatzi:
$ cd ~/Desktop $ unzip zaldieraofont.zip $ sudo cp zaldieroafont.ttf /usr/share/fonts /truetype $ sudo fc-cache -f
Zaldieroaren letratipoa agertuko da aplikazioetan erabiltzeko.
Erantzunak kargatzen...