Espainiako Interneteko hedabideen panoraman beste produktu bat agertuko da uda igarotzean. Nacho Escolar blogari eta kazetariak ElDiario.es izeneko sareko egunkaria zuzenduko duela esan du.
Hemen ageri da bideo batean albistea ematen Nachon Escolar.
Nacho Escolarrek urteak daramatza arrakasta handiko blog batekin. Politika eta kulturaz tratatzen du hor, azken aldi honetan goi-politika edo, Madrilgo PP eta PSOEren arteko nahasmenduak batik bat (lehenago, blog eklektikoagoa zen). Publico egunkaria irten zenean (Mediapro hedabide taldera lotua) haren zuzendari izendatu zuten, baina duela hilabete batzuk kargutik kendu zuten. Bideoan oso azaletik ematen du ElDiario.es horren berri, izena ere badaezpadakoa dela. Teknologian ari direla batik bat dio Escolarrek, zehazki bere anaiarekin sortu omen duen enpresa batetik abiatuta. Juan Varela adituak dio bere blogean ADN.es webgune frustratuaren talde eta teknologiarekin arituko dela.
Munduan eta Espainian Internet hutseko hedabideak modan daudela dirudi, beste euskarri batzuetako hedabideekin lotura zuzenik ez dutenak edo, egunkari paperezkoen bertsio digitalak ez direnak. Espainian, ezagunenak dira:
Garai batean, Espainiako Interneteko informazioaren borrokan izar Tascon eta Lafuente izan ziren, lehena ElPais.es zuzentzen eta besteak ElMundo.es.
primeran escolarrena