Teknologia albisteak

Obamaren teknologia berrien komunikazio kanpainako estratega Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Miramon Enpresa Digitala
2009-05-24 : 10:05

Datorren ekainaren 2an, doako konferentzia Donostian: Yes We Can! Rahaf Harfoush-ekin. Hedabide berrietan eta teknologiak enpresengan duen eraginean aditua, Rahaf Harfoush-ek euren langileen, kontsumitzaileen eta oro har, publikoaren arteko elkarrekintza sortzen duten estrategia eraginkorrak eraikitzen laguntzen die erakundeei.

Ibilbide profesional luzea du; nazioarteko hainbat enpresatan lan egin du, besteak beste, Unilever, British Telecom edo Fundación La Web enpresetan. 2008an, estratega gisa Barack Obamaren kanpainan parte hartu zuen, eta 2009ko martxoan DAVOSeko Foroaren Online Plataformaren garapenaren zuzendarikide lanetan hasi zen.

Harfoush Torontoko teknologia komunitateko kide aktiboa da, eta gizarte-ongizaterako proiektuekin elkarlanean ari diren elkarte desberdinetan eta berrikuntza jasangarriaren erronkei aurre egiteko diziplina desberdinen esperientziak bateratzen dituzten komunitateetan parte hartzen du.

Era berean, Wikinomics: How Mass Collaboration Changes Everything nazioarteko best-sellerrerako ikerkuntza koordinatzailea izan zen eta maiatzean Yes We Did liburua kaleratuko du, Obamaren online komunikazio kanpainan oinarritua.

Ideiez, anekdotez eta itxaropenaz gainezka, Obamaren kanpainan barrena berak eta ekipoko gainerako kideek izandako bizipenak kontatzen di zkigu Harfoush-ek bere hitzaldietan. "Jendearekin konektatu besterik ez genuen egin, pertsonen inguruko mugimendua baitzen funtsean".

Hizlari bikaina, gizarte hedabideak helburu bat edo "estrategia batera iristen den tresna" lortzeko modua nola bilakatu diren azaltzeko gai da.

Data: Ekainak 2, asteartea.

Ordutegia: 18:00 - 20:00.

Lekua: Donostiako Kursaal jauregia

Izen-ematea: Doan, baina hemendik egin behar da eskabidea, eta konfirmazioa beharrezkoa izango da.

Erantzun

Sartu