Weezer: meme guztien ama den bideoa
2009-05-28 10:05
Interneteko meme edo bideo biralen bilduma bat da bideoa. Txorakeria mordo baten berregiketa. Metaliteratura hutsa.
Blog honetan erreferentzia gehienen bilduma egin zuten.
Bideo egiteko protagonista originalekin kontaktatu, eta denak bildu zituen hotel batean Matthew Cullen zuzendariak. Hor daude, besteak beste:
- Caitlin Upton, Miss Teen South Carolina lehiaketara aurkeztu zen ilehoria. Geografiari buruzko galdera baten aurrean esandako disparateengatik bihurtu zen famatua.
- Gary Brolsma, Numa-numa mutila, Dragostea din tei errumanierazko hit kantua ordenagailu aurrean dantzatzeagatik gogoz kontra ospetsu bihurtu zena.
Bi lagun horiek erridukulua pasatu zuten beren irudiek munduari bira eman ziotenean, baina Garyk eta Caitlinek beren buruari barre egiten diote Weezerren bideoan. Taldearen eta bideo-zuzendariaren asmoa ere hori omen zen: Interneteko sormena ospatzea, modu positiboan.
Erantzunak kargatzen...