Sustatu logoa Teknologia albisteak

Museoaren nazioarteko eguna, eta 20. urteurrena, Zumalakarregi museoan

Zumalakarregi Museoa
2009-05-20 12:05

Hauek bi taldetan banatuta lan egin zuten, jolasaren amaieran bakoitzari zegokien altxorra topatzeko gogotsu guztiak ere. Behin altxor preziatua aurkituta, eta indar berritzeko, txokolatada erraldoiaz gozatzeko aukera izan zuten parte hartzaile zein museoko kanpo aldera gerturatu zen orok.

Azkenik, eta Nazioarteko Museoen egunaren ospakizunari amaiera emateko, "MUSEO EGUNA 20 URTEZ" argazki erakusketaren irekiera ofiziala ospatu zen, Maiatzaren 31 bitarte Zumalakarregi Museoan bertan ikusteko aukera izango dena.

Erakusketa ikustera jende asko bildu zen, eta horietako batzuek ondorengoa aipatu zuten: "Zenbat aldatu garen horren denbora gutxian, hau lotsa!". Modu polita izan da beraz, Ormaiztegiko herritarretako askok eta askok Museoarekin bizitako une asko gogoan izateko.

Esan bezala berezia da aurtengo urtea Zumalakarregi Museoaren bizitzan, hemen dituzue aurtengo urtean zehar museoak antolatzen diharduen ekitaldietako batzuen inguruko informazioa:

-Larunbat arratsaldero Familientzako tailerrak doan

-Ekainaren 20an Ameskoa eta Lizarraldera TXANGOA Jose Mari Tuduri zine zuzendariaren gidaritzapean

-Uztailean "Naturzale Europarrak Euskal Herrian" Petit de Meurville -Pietro Bubani erakusketaren irekiera. Italiako Museo del Risorgimentorekin elkarlanean.

-Irailaren 5ean Rock Kontzertua VITICUS talde Argentinarraren eskutik, taldeko hiru kide Zumalakarregiren oinordeko izanda.

-etab.

Museoaren edota aurtengoan antolatutako ekitaldien berri jakiteko deitu lasai 943889900 telefono zenbakira edo idatzi mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbide elektronikora.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu