Azken asteotan prentsan ezaguna egin da Arboleda. auzokiddek bertara heldutako ijito familia baten gainean egindako presio eta protesten ondorioz. Giroa gaiztoa da, gogorra, ez da jarrera honen aurkako ahotsik entzuten. Baina ez gara Trapagarango herritar guztiok jarrera honen aldeko.
Kanpaiak airean, RIP Arboleda! herriko paretetako afixetan,dolua kaleetan. Sonatua izan da gaur goizean Arboledako zenbait herritarrek buruturiko hileta. Izan ere Arboledak hil behar omen baitu, bertara helduko den familia baten ondorioz hil. Guztiontzat ezaguna da jada, ijito familia baten instalatzeak gure herrian sorturiko katramila eta saltsa. Ez dut gogoko Arboledako auzo elkarteak irekiriko bidea. Ez naiz ni orain hasiko gizaki guztiok etxebizitza izateko dugun eskubidea aldarrikatzen, diskurtso handiak egiten, ez filosofia sakonetan murgiltzen. Onartzen dut, gaia arantzatsua da, zaila. Afera honek baina, muga guztiak gainditu ditu, kezkagarri bihurtzeraino.
Aspalditik ditugu ijitoak bizilagun, haiekin elkarbizitza ordea sarri izan dugu liskar iturri. Aitzitik ez dakigu askorik haietaz, haien izate eta ohiturez. Denetan baztertuak direla, eta nomadak direla ezer gutxi. Eta saiatzen gara ijitoak geurera gizarteratzen etxebizitza finkoa, hezkuntza sistema, lan mundua Batzuk etxeetan bizi dira, besteak aldiz furgonetan. Hautuak dira, erabakiak. Elkarbizitza eta errespetua ditugu kakoak.
Errealitatea aldiz ezin da ukatu eta askotan ijitoekin elkarbizitzan arazoak, gatazkak izaten dira. Beraz ulertu nezake egoera berriak auzokideengan sorturiko kezka edo ezinegona. Administrazioari kontu eskatzea edo kezka horiek bideratzea. Ez ordea ijitoei asignaturiko etxera norbait azaltzen den bakoitzean kanpaiak jo eta herritar andana bat ijitoen etxera hoolligan erako protestan gerturatzea.
Viviendas gratis para tod@s, leloarekin egin dituzte hainbat mobilizazio. Esplizituki ijitoek etxebizitzak doan dituztela azpimarratuz si quieres casa se conflictivo. Beraz haiek etxebizitzak kentzen dizkigute. Nazka. Marinaleda ez da Arboleda, Le Pen etortzen zait burura.
Bestalde hamarnaka delitu omen dituzte. Zer egingo dugu haiekin? Delituak dituztelako itsasora bota? Irla batean sartu? Bi tiro eman? Familia honek nonbait bizi beharko du. Gero administrazioari dagokio elkarbizitza egokia izateko baldintzak eta baliabideak garatzea, Gizartean diren arazoak konpontze bidean jartzea. Gure herriko politikariek ordea tururu! Inkonpetentzia totala adieraziz nahiago izan dute populismo merkea eta boto ehizan aritu, euren ardura bete eta auzi honetan bitartekari izan baino. Arboledako auzokideen postura haizatuz, etengabean suari gasolina botatzen aritu dira. Beraz politikoenak ere ardurak. Orain hor dira ondorioak, gaurko antzerkia eta horko pastela. Oraindik orain Pilar Souto udal gobernuko bozeramalearen hitzak ikusi besterik ez daude.
Garrantzitsua ikusten dut egoera hau zorrotz aztertzea, etorkizunean horrelakoak errepikatzean gure jokabideak eta mezuak kokatzeko. Gure alternatibak lantzeko. Emigrante eta ijitoei Euskal Herriak aukerak ematen dizkiela erakusteko. Diren moduan onartzeko, haiengandik ikasteko, etorkizuneko herria elkarrekin eraikitzeko, berdintasun eta elkartasunean.
Beraz barkatu Arboledako auzokideok, ez dut zuen jarrera babesten. Aspalditik muga gainditu duzue. Neurriz kanpo ari zarete. Arboleda ez du ijito familia batek hilko, Arboleda hiltzen bada ardura zuena izango da, elkartasuna ez bultzatzeagatik, datozen berriekin Arboleda berria ez sortzeagatik, balore aurrerakoietan etorkizuna ez eraikitzeagatik.
Hamaika delitu omen dituzte. Arboledan bertan ez al dago inor "hamaika" delitu dituenik? Ijitoak etorri aurretik benetako kaltea egin dutenak? Ba bai, baina ez du inork esaten. Auzokideetako askok eta askok nahiago izan dute Ana Rosaren zuzenekoetan txotxolokeriak esan.
"Etorkizun bati begira ekar dezaketenagatik" harriak bota behar al ditugu bere leihoetara? Mesedez!
Arboledako auzo elkarteak egindakoa eta egiten jarraitzen duena oso larria da eta ezin du izan inolako justifikaziorik.Eta alkatea egiten ari dena epaitegietara eramatekoa. Eurek jarritako karteletako batek zioen jende gatazkatsurik ez dutela nahi eta beraiek dira eraso eta familia horren duintasunaren kontra ari direnak. Horren aurrean udalari exijitu behar zaio hori gaitzesteko eta pankarta eta Arboleda osoan idatzi dituzten lelo arrazista horiek kendu ditzala behingoz. Eta nik behintzat hori egingo dut bihar bertan, eskaera hori idatziz erregistratu udaletxean. Eta zentzuzko herritar guztiak hori bera egitera animatzen ditut. Egin daitekeen gutxienekoa.
Kimetz, arboledako biztanleak, agian, gogorregi ari dira, baina ez da Arboleda berria sortu nahi ez dutelako, balore aurrerakoietan etorkizuna ez eraikitzeagatik, ez, segurtasunaz baino ez dira ari. Kontua ez da ijitoak direla, kontua da ez da arrazakeria, kontua eurekin dakarten gatazka da eta etorkizun bati begira ekar dezaketena.
Nik ez ditut etxe ondoan, edukiko banitu ondo ulertuko nuke Arboledako biztanleen jarrera.