Woka edo World Cafe Euskadi, krisiaz jarduteko, ideiak batzeko
Krisi garaian ideia eraberrituekin aurre egiteko helburuz sortu dute zenbait erakundetatik Woka edo World Cafe Euskadi ekimena, maiatzaren 18rako (astelehena). Izatez, igandean ere bada Woka birtual bat, Internet bidez. Eguneraketa, astelehena. Gaur denez kontu hau, portadara ekarri dugu berriro Sustatun.
World Cafe hauen funtsa da jendea mahai batzuetan biltzea, hala nola kafe-tertulian bezala, eta proposaturiko gaien inguruan eztabaidatzea. Irtendako ideiak, bildu egiten dira elkarketa bakoitzean, eta kasu honetan, nola EAEko hainbat tokitan egingo diren, antolatzaileek eskatu dute Innobasque agentziari helarazteko ideiak.
Woka Euskadi webgunea nahiko elebiduna da, baina ez dugu informazio zehatzik Woka topaketa bakoitzean nola egiten den hizkuntzarena. Ea mahai batzuetan euskaraz, edo beste batzuetan erdaraz... Euskaraz izango diren bi Woka topaketaren berri badugu, ordea:
- Azpeitiko Enparan dorretxean egingo dena, asteleheneko 15.00etatik 17.30etara.
- Gaindegiak antolaturikoa Martin Ugalde Kultur Parkean, 17.30etatik aurrera. Gaindegiako bazkideak eta Martin Ugalde Kultur Parkean diharduten pertsona eta organizazioak daude gonbidatuta.
Erantzunak kargatzen...