Udako Ikastaroetako lehiaketa: Jantzi! nor baina?
Nor jantziko zenuke? Nor erantzi? Eta zergatik? Galdera horiei erantzun behar zaie lehiaketan parte hartzeko. JANTZI aditzaren adiera guztiekin jolastu daiteke, eta mezuak sms hizkuntzan, bertsotan, norberaren euskalkian... sormena martxan jarrita erantzun beharko dira. Izan ere, erantzun originalenak saria izango du: udako ikastaroetarako matrikula bat dohainik eta ordenagailu txiki bat, Netbook bat.
Maiatzaren 22a baino lehen erantzun behar zaie galderei, eta komunikazioa@ueu.org helbidera bidali behar dira erantzunak.
Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano telebistako aurkezleekin aurkeztu du UEUk lehiaketa. UEUko aspaldiko lagun horiek izango dira lehiaketako epaimahikideak. Erantzun guztiak UEU365 blogean jarriko dira ikusgai.
Erantzunak kargatzen...