"Berrikuntzarako" 2.0 estiloko webgunea ireki dute Jaurlaritzak eta Patxi Lopezek
Webguneak honela aurkezten du bere burua:
Euskadin, berrikuntzarako gobernuak transparentziari hasiera ematen dio.
Hauteskunde kanpainan iragarritako transparentzia eta gobernu irekia , gaur gauzatu dira Lehendakari legez bere inbestidura ondoren.
2.0 politika orrialde honen sorrerak, euskaldunentzat eta euskaldunek egina, gobernuaren politika eta gestioa hiritarren esku jartzen du. Horri honen bidez gobernuak hartzen dituen erabakiak jakinaraziz gain, erabaki aurretik ere, hiritarrak kontutan hartuko ditu zehazteko orduan.
Era berean, eta Lehendakariaren gurariz, erabiltzaileek egiten dituzten iradokizun eta eskariez osatuko da.
Beraz, hau hasiera eta aproba piloto bat besterik ez da, etorkizunean guztion artean osatuko dugu, eta Patxi López Lehendakariarekin eta bere lantaldearekin sortutako Berrikuntzarako Gobernu Berriaren ezaugarri nagusia transparentzia izango delako.
Gobernu honek bere helburu egiten du, edozein pertsonak edozein dipositibo mota erabliz, bere eskura izan dezala orain arte gordea izan den informazioa, eta informazio hau elkarren artean banatua eta erablia izan dadila, informazio publikoa den neurrian. Eta zer esanik ez, informazioa bera sortzeko partaide izatea hiritarra.
Tresna berriarekin, bai Lehendakariak berak, zein Sailburuek egunereoko test egiazko bat izan nahi dute, hiritarraren beharrizan eta eskariak ezagutzeko, kudeaketa arlo bakoitzeko iritzi zehatza jasotzeko, eta baita ere, Gobernuak hartu nahi dituen neurrien zirriborroa, erabaki finkoa hartu aurretik, aurrean izatea nahi dituzten aldaketa edo proposamenak egin ahal izateko. Hau da nahi genukeena: hiritarra gobernuko kide egitea. Patxi López Lehendakariak guztiz argi dauka bere lantaldea ez dela bakarrik lanean ari, guztiekin nahi duela lan egin, guztientzako gobernua izan nahi duelako.
Adostasuna eta partaidetza izango ditu helburu orrialde honek.
Oraingo honetan, ondoko proposamenei buruz eman dezakezu eritzia:
- Webgune bera ere, zuen partaidetzaz eratuko da, beraz, utz ditzakezue zuen iradokizunak diseinuari edo funtsionaltasunari buruz.
- Guztiek izango dute iritzia emateko aukera, iritzi hoiek kontutan izango direlarik politika ezberdinak erabakitzerakoan.
- Orain arte gordeak izan diren datu eta informazioak ikusgai jarriko dira, banatuak eta berrerabiliak izan daitezen.
- Hizkuntzei buruz: Orrialde hau euskaraz, gazteleraz eta ingelesez hasiko da, baina etorkizunean, beharrizenen arabarea, beste batzuk ere gehitu ahal izango dira.
- Software librearen alde abiatuko gara, transizio lasai bat eginez, baina edozein sistema edo dispositibo erabiliz parte hartzeko moduan amaitu behar dugu.
- Ahal den neurrian sortzen doazen tresna teknologiko berri guztiak era kontutan hartuko dira.
aña
Erantzunak kargatzen...