Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek ordenagailu eramangarri bana izango dute datorren ikasturtetik aurrera. Horrez gain, arbela digitalak eta wifi konexioa agindu ditu Zapaterok Estatuaren egoerari buruzko eztabaidan. Plan Teknologiko berria, baina, Microsoften laguntzarekin egingo du seguraski.
Kongresuan egiten ari den eztabaidan egin du promesa Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak: datorren ikasturtean, DLHko 5. mailako ikasle guztiek ordenagailu eramangarri bana izango dute etxera eraman ahal izateko. Hurrengo urteetan (ez du zehaztu zenbat urtetan) DBHko ikasle guztietara hedatuko omen da neurria.
Bestalde, Eva Almunia estatuko Hezkuntzarako Idazkariak sustatzen du Plan Teknologiko berria. Eva Almunia Hezkuntza sailburu izan zen Aragoin, eta bertatik, Windowsen aldeko apustua egin zuen, Linux beharrean.
Gaurko albisteek zehazten dutenez, Zapaterok proposatutako plan honetan, erkidego bakoitzak erabakiko du zein sistema eragile (Linux ala Windows) ezarriko den ikasleentzako ordenagailu horoetan.
Eta zer egin behar duet eramangarri bat edo Internet zer den ez dakiten milaka irakasleekin?