Sustatu logoa Teknologia albisteak

Athletic - Bartzelona, kirol porra bat Google Docs erabilita

Sustatu
2009-05-13 11:05

Hor behean dago inkesta. Izen edo goitizena agerikoa izango da, baina e-posta ezkutuan geratuko da. Arauzko 90 minutuen amaierako emaitza asmatu behar da, berdinketa eta luzapena badago, ez du inporta, berdinketa asmatzen dutenen artean irtengo da irabazlea. Saria, elastiko bat, Kopa irabazten duen taldearena (Athletic edo Bartzelona, alegia). E-posta bidez jarriko gara kontaktuan kamiseta helarazteko.

Emaitzak zuzenean ikusteko, hemen.

Google Docs ez dago euskaratua. Ondorioz, erdaraz agertzen dira hemen itsatsitako galdetegiko gauxatxo batzuk.

Emaitzak ikusteko

Hementxe daude emaitzak.

Esteka horretan ageri den taulaz gain, grafikoak ikuskatzeko aukera ere eskaintzen du Google Docs-en sistema honek. Baina grafikoen konfigurazioan ez dugu lortu e-postaren datua ezkutatzea (uste dugu ezin dela), eta ondorioz hori publiko ez egitea erabaki dugu. Pantaila irudi batzuk argitaratuko ditugu datu batzuk pilatu ahala.

Nola egin hau

Google Docs-en kontu bat izanda, erraza da halako inkesta edo porra edo dena delako galdetegi bat egitea. Lantokian edo lagunartean antolatu nahi baduzue, nahikoa da administratzaileak izatea kontua (Gmail-eko helbideekin beti sor daiteke), parte-hartzaileei ez zaie erregistrorik eskatzen.

  • Google Docs-en sartu eta Form (ingelesez) edo Formulario (gaztelaniaz) erako dokumentu bat sortzea da koxka.
  • Ondoren, izenburu eta azalpena aukeratu.
  • Gero, banan banan, galderak prestatu. Erantzun mota desberdinak izan daitezke, testua, aukera anitz edo murriztuko checkbox edo botoiak, menu batean aukerak, puntu eskala bat... Gure porraren kasuan, bi checkbox jarri ditugu, baina partiduaren emaitza beste era batean ere jar zitekeen, testu alor bakarrean asmatzea emaitza, edo irabazlea hautatzea bada koxka, Athletic edo FC Barcelonaren arteko aukera sinplea.
  • Galderak bete-beharrekoak edo aukerakoak izan daitezke, eta banan-banan erabakitzen duzu hori.

Argitaratzeko orduan, zenbait aukera eskaintzen ditu Google Docs-en.

  • Youtube eta beste hainbat tokitan bezala embed egiteko kodea, itsastekoa alegia.
  • Emaitza grafikoekin erakusteko aukera (kasu honetan ez dugu aktibatu e-postak agerian geratzen zirelako).
  • Taula osoa (edo alor batzuk) imprimatzekoa. Kasu honetan, hementxe. Aukera honetan e-posta helbidea ezkutatu ahal izan dugu.
  • Excel dokumentu gisa jaisteko aukera, MS Office edo OpenOffice-rekin datu eta emaitzen gainean lan egin ahal izateko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu